2007-10-14 -- 2106.zenb
X. Mendiguren Elizegi ::Gurpil gainean nabil
Giltzax
orrialdeak ::64
Xabier Mendiguren Elizegik idatzi du Giltza-Edebe argitaletxeak irakurle gaztetxoenei begira argitaratu duen Gurpil gainean nabil. Gurpil-aulki batean ibili behar duen mutikoaren gaineko istorioa da orriotakoa. Liburuan agertzen diren marrazkiak berriz, Patxi Gallego komikilari errenteriarrari zor zaizkio. Mikel protagonistak bere ametsak eta amorruak kontatuko dizkigu. Mutikoarentzat gurpil-aulkia Formula 1eko bolidoa da, eta berak Schumacher izan nahi luke, kosta ahala kosta.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa