2007-10-14 -- 2106.zenb
Kontsulta aldarrikatu berri du Ibarretxe lehendakariak Euskal Erdian. “Demokratak” sano asaldatu ditu horrek, noski. Garbi dago kontsulta egin orduko –Gipuzkoako “orduko” zentzuan; hau da, egin aurretik– garaipenak ziurtatzea gustatzen zaigula edonori. Apustuak baldintzak adostean irabazi behar baitira. Eta bestela, egin dezatela jeltzaleek Euskal Y egitasmoari buruzko kontsulta bat ere, bestearekin batean. Hori bai, egitasmoaren aurrekontuak, emaitzak, ondorioak eta abar garbi plazaratuz, informazio kanpaina sendo batez.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1