Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-10-14 -- 2106.zenb

Jainkoaren izarapetik ihesi

Jon Torner

argazkia

Blankets
Craig Thompson / Astiberri
600 orrialde (zuri-beltzean). 16,5 x 24 cm.
Gaztelaniaz. 35 euro.

Craig Thompson Traverse City (Michigan, AEB) hirian jaio zen. Umea zenean “Amerika sakonera” –Wisconsinera– joan zen bizitzera. Hezkuntza kristaua jaso zuen eskolan eta familian. Denek esaten zioten Bibliaren esanak errespetatu behar direla, pekatariak infernuan kiskaltzen direlako. Craig sinetsita zegoen hala zela eta horrek errudun sentiarazten zuen. Bere bizipenak ez zetozen bat Bibliaren aginduekin edo, zuzenago esanda, bere tutoreek Bibliaz egiten zuten interpretazioarekin. Marraztea zuen ihes egiteko modu bakarra. Baina hura “plazer hutsala” zela eta bide horretatik ez jarraitzeko esaten zioten. Bere erruduntasun sentipena are sakonagoa bilakatu zen elizak antolatutako udalekuetan Raina izeneko neska ezagutu zuenean. Bere sentimenduek “traizionatua” sentitzetik, ordurarte jasan zuen diziplina kristau zorrotza kolokan jartzera pasa zen.

Blankets nobela grafikoak Craigek bere haurtzaro eta nerabezaroan bizi izandakoak kontatzen ditu. Bera da protagonista. Nobela autobiografiko oso zintzoa da. Zintzo eta mingarria. Mingarria egileak bere ezinegona transmititzea lortzen duelako, eta arnasa etetera hel daitekeelako. Bai gauzak kontatzeko eragatik, bai marrazteko moduagatik. Zuriaren eta beltzaren domeinu oso ona du Thompsonek. Marrazkiak autorearen barne sentipenen irudi fidelak dira. Bare eta zuriak batzuetan, beltz eta kaotikoak besteetan. Ixiltasuna eta anabasa. Osagai guztiak txukun uztartzen ditu autoreak, garai hartako zalantza, obsesio, beldur eta amets guztiak orri gainean hari harmoniatsu eta logiko batek lotuko balitu bezala. Harmoniatsu eta ederra, liburuko marrazki batzuek erakusten duten moduan. Artelan txikiz osatutako obra dela esatera ausartuko ginateke.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan