Astekaria

 Bertso berriak 

Galdutako objektuen bulegariak jarriak

I Hiru uharte, hamaika ardi, hamar playboyren agendak, Athleticaren berrogei puntu, Errealaren maila bat, hamar taxista, hogei erloju, gomutak, bake-aukerak, horrelakoak izaten dira gaur eguneko galerak.

Xabier Paya

Xabier Paya


2106. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
(Iñigo Azkona)
II

Gaur egun gauza asko galtzen da
ematen ez duen arren,
zapatak, lotsa, partidak, lana
eta hainbat poltsa-barren.
Ibarretxeren lagunak ere
badatoz aurrenez hurren
eta guztia galderatxo bat
egin nahi izatearren!

III

Ezker aldean pila bat udal,
zinegotzi eta kargu,
eskuin aldean, ordea, ez zait
galdutakorik azaldu
“Zapateroren hauteskundeak”
dion etiketa salbu...
dirudienez patuak jada
erreserba egina du.

IV

Apal hau ondo zainduta dago,
dena da segurtasuna,
hemen baitago erregai oso
arriskutsuen bilduma:
TNTa, titadinea,
goma dos karga astuna,
bolbora eta Erregearen
erretratuen albuma.

V

Pazientziaz azkar bete zen
gure biltegi itzela,
emakumeen eskubideez

sotoa eta jangela:
uste dut hoiek ni heltzerako
hemen galduta zeudela,
hain zuzen ere horko Otegiren
ziegako giltzak bezela.

VI

Ez dakit inork gauzak galtzeko
gogo berezirik duen,
ohartu gabe gauza ugari
galdu ohi dira bederen,
eta lekurik sobera nola
oraingoz ez dugun hemen,
orrialdea pasa ezazu
denbora galdu baino lehen.

Doinua:  “Amerikatik buelta eginda” edo “Ume eder bat ikusi nuen”

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia