Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-10-14 -- 2106.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


'Los planes de Lidia'

Josetxo Orueta ::Los planes de Lidia

Erein

orrialdeak ::172

prezioa ::13.50€

Etorkizun urrunari buruzko distopia

Pamiela argitaletxearen bidez kaleratu zuen Ortziren hortza nobela historikoarekin eman zen ezagutzera idazle gisa Josetxo Orueta. Nobela horrek gaztelaniazko bertsioa izan zuen gero, El cantar de Orreaga izenburuarekin. Aurten, Pol eta Val gazteentzako komedia argitaratu zuen Oruetak Pamielan bertan, eta geroxeago Los planes de Lidia nobela, Erein argitaletxearen eskutik. Azken honetan etorkizun urrunera garamatza egileak, zenbaitzuek jadanik indarrean ikustea irrikatzen duten globalizazio erabatekoa jaun eta jabe den garai batera: hor, Gobernu Ekumenikoaren zaintzapean bizi dira gizon-emakumeak, polizia mota ugarik bermaturiko bakean. Sexu-harremanak zikintzat jotzen dira, ugalketa klonazio bidez egin ohi da; baina bizimodua irabazteko arazo larririk ez dagoenez, eta besterik ez dagoela sinetsirik, zoriontsu ez bada konforme samar bizi da jendea, telebistatik eskaintzen zaizkion futbol partidu eta lehiaketen artean arreta jarririk. Etsai bi ditu Gobernu horrek, halere: espaziotik mehatxatzen duten alien-ak; eta gutxi izan arren oraindik zutik dirauten talde iraultzaileak. Eta gogor borrokatzen ditu Gobernuak, “perfekziozko” egoera iraul ez dezaten.

Josetxo Orueta

Josetxo Orueta
«Ez dut sinesten aurreikusitako etorkizunean»

Nola definitu daiteke zure hirugarren lan hau?

Los planes de Lidia-k baditu intriga elementuak eta baita ezusteko batzuk ere. Bestalde, komediatik ere badu dezente. Iñaki Aldekoarentzat parodia komiko-galaktikoa da. Nik ez dakit hala den. Nire ustez, ziurtzat eman daitekeen gauza bakarra da nobela hau ez dela gauza serioa.

Zuk nola aurreikusten duzu etorkizuna?

Garbi utzi nahi dut nik ez dudala patuan, edota aurreikusitako eta nahitaezko etorkizunean sinesten. Uste dut ezin konta ahala balizko etorkizun izan ditzakegula aurrean, eta egun bizirik gaudenok oraindik ere badugula amesten dugun geroaren alde zer edo zer egiteko aukera.

Nobelan agertzen duzunagatik ordea, ez dirudi hain baikorra zarenik...

Ez. Los planes de Lidian azaltzen dudan etorkizuna, nire gusturako behintzat, izan daitezkeen etorkizunetatik ezkorrenetakoa da: gizon-emakume guztiak aginte bakar baten menpean bizi dira, eta men egin behar diote legedi bakar bati, Jainko berbera gurtu behar dute eta hizkuntza bakarraz hitz egin. Egoera horretara ongia eta gaizkiaren artean XXI. mendean hasi zen gerra luze baten ondoren iritsi dira. Ongiak irabazi zuen, judaismoak, kristautasunak eta Islamak bat egin ondoren, eta indarrean dagoen Gobernu Ekumenikoa osatu zuten denen artean. Gobernu horri eusten dioten oinarriak hiru dira: erlijioa, eraikuntza eta telebista.

Nolakoa da Los planes de Lidiako protagonista?

Gizajo bat, egoera horretan lasai bizi dena, biziki maite duen emakumea kentzen dioten arte.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan