Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-10-14 -- 2106.zenb

Energia sortzeko, landareak eredu

Joxerra Aizpurua

AEBetako ikerlari-talde batek argitara eman ditu energia iturri berrien inguruko ikerketan lortutako emaitzak; emaitza itxaropentsuak, dirudienez.

Askotan bezala, naturari behatuz lortu dute aitzakia ikerketa egin ahal izateko. Hain zuzen ere, landareen fotosintesian oinarritu dira, gauza jakina baita landareek eguzki-energia, ura eta karbono dioxidoa hartu eta oxigeno eta karbono hidrato bihurtzen dituztela. Helburua biologian oinarritutako sistema bat antolatzea izan da, metanola edo hidrogenoa sortzeko aukera emango duena, karbono dioxidotik edo uretik abiatuz, eta beti ere eguzki-energia erabiliz.

Fotosintesi naturalean gertatzen den prozesu bera lortzeko, rutenioa duten multzo molekularrak erabili dituzte katalizatzaile modura. Horrela, oxigenoa, protoiak eta neutroiak atera daitezke uretik. Aspalditik erabiltzen da rutenioa katalizatzaile gisa, baina orain lortutako multzo molekularrak aurrekoak baino askoz ere bizi luzeagoa du, eta oso aktiboa eta egonkorra da. Alabaina, oraindik ez da oso ongi ezagutzen rutenioaren katalizatzaile-izaera eta bide horretan ikerketa gehiago egin beharko dira etorkizunean. y

Ozono geruzako zuloa: ez goaz okerrera behintzat

Atal honetan, uda ostean, beti aipatzen dugu joan den mendearen amaieran ikerlariak hainbeste larritu zituen gai bat: ozono geruzaren egoera Hego Poloan.

Jakina da ozonoak izpi ultramoreetatik babesten gaituela, eta hura gabe ezin izango litzatekeela egun ezagutzen dugun bizia garatu. Konposatu fluorokloratuei egotzi zitzaien ozonoa gutxitzearen ardura eta ondorioz hainbat neurri hartu ziren mundu osoan.
Urtebete, bi edo hiru oso gutxi dira horrelako gertakari baten joera azaltzeko, baina badirudi, aurtengo datuak ikusita, arazoa ez dela larriagotu . Ozonoa murriztea iraila eta urria bitartean gertatzen da; beheko grafikoan ikus daitekeenez, murrizketa gertatzen ari bada ere, aurreko urteetakoa baino motelagoa da. Dena den, azaroan edukiko ditugu aurtengo behin-betiko emaitzak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan