Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-10-14 -- 2106.zenb

Osasuna

EAE, munduan aurrena organo emailetzan

Jabier Agirre

Euskal Autonomia Erkidegoan giltzurruneko, gibeleko eta bihotzeko 206 transplante erregistratu ziren iaz, honela banatuta: giltzurruneko 130 (milioi bat biztanleko 61 interbentzio), gibeleko 65 (30 interbentzio), eta gainerako hamaikak bihotzekoak izan ziren (hots, 5,2 ebakuntza milioi bat biztanleko). Kopuru horiek aise gainditzen dituzte Europan izandakoak.

Transplanteen Erakunde Nazionalak (TEN) emandako datuen arabera, EAE mundu osoko aurreneko postuan dago organo emateari dagokionez. Iaz 48,4 emaitza erregistratu ziren milioi bat biztanleko (Espainiako Estatuko batez bestekoa 33,8koa izan zen), eta tasa horrek 3.756 transplante egitea ahalbidetu zuen. Bestetik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiritarren %95ek edo gehiagok jarrera positiboa agertzen dute organo emateari buruz. EAEren atzetik Kantabria, Asturias, Balear Uharteak eta Nafarroa dira emaitza gehien dituzten estatuko autonomia-erkidegoak. Guztietan 40 emaile baino gehiago dago milioi biztanleko.

Iaz beherakada txiki bat izan zen Espainiako Estatuko emaile kopuruan, trafiko-istripuek ere behera egin baitzuten, TEN erakundearen esanetan. Baina, aldi berean, organo emateari dagokionez familiartekoen ezezkoek ere behera egin zuten, kasu guztien % 15,2raino. Inoiz munduan erregistratu den zifrarik baxuena da hori. Emaitza kopururik handiena, azken urteotan ohikoa izan den bezala, adineko pertsonen artean eman zen. Nazionalitate ez-espainiarra duten emaile kopuruak ere gora eginez jarraitu zuen: 2004an % 4,6 ziren , 2005ean % 5,5, eta % 8,4 izan ziren iaz.

Bitxikeria batekin amaituko dut: bizirik zeuden pertsonengandik 100dik gora giltzurrun lortu ziren 2006 urtean; emaitza guztien % 4,6, beraz. Aurreneko aldiz gainditu da zifra biribil hori.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan