Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-14 15:32:31
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-10-14 -- 2106.zenb

Nagore Irazustabarrena

Vatikanoa, 1582ko urriaren 5a. Ez zen ezertxo ere gertatu. Eta hilaren 6an ere ez. Ezta 7an, 8an eta hurrengoetan ere. Ez Vatikano Hirian, ez Erroma osoan, ez beste inon. Urriaren 15a bitarteko hamar egunetako efemerideak hutsik daude 1582ari dagokion laukian. Zergatik? Egun horiek ez zirelako existitu, jan egin zituztelako, urriaren 4aren biharamuna urriaren 15a izan zelako.

guztia irakurri

bikingoek bezala nabigatzea oso gaitza dela frogatu dute berriki Ipar Itsasoan. Ontzi bikingoen erreplika zehatza erabili dute horretarako. Sea Stallion izenez bataiatutako ontziak (argazkian) 1.600 kilometro inguruko bidaia egin du Roskilde fiordotik (Danimarka) Dublinera. Horretarako Ipar Itsaso zakarra eta Eskoziako kostalde arriskutsua zeharkatu dituzte bikingoek bezala, haizearen bultzada hutsez. Roskilden hondoratutako ontzi bikingo baten arrastoak topatu zituzten 1962an. Irlandar bikingoek 1042. urte inguruan eraikitako ontzia zen eta berau izan dute eredu Sea Stallion egiteko. Haritz zuraz egindako ontziak ederki egin dio aurre erronkari, Erdi Aroan bere tankerakoek bezalaxe. Tripulazioa, aldiz, Aro Garaikidean ahulxeago dagoela dirudi. Ontzien bizkarrean lo egin ohi zuten bikingoek eta gaurko marinelak ez daude horretan ohituak. Hainbatek hipotermiak jota utzi behar izan zuen abentura. Gainera, tripulazio osoarentzako janaria garraiatzeko nahikoa lekurik ez zuten. Horregatik ezin izan dute bidaia eskalarik gabe burutu.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan