Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2106. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Ana Pimentak El Diario Vascon: «Antzerki konpainiek une txarrak bizi dituzte. Saltzerakoan eta gure produktuak aurrera ateratzerako orduan arazo askorekin egiten dugu topo. Soilik 30 edo 40 emanaldi eginda ixten diren ikuskizunak daude eta horrek asko tristatzen nau, lanbide honetatik bizitzerik ez dagoela esan nahi baitu».

 

Anjel Lertxundik Deian: «Nik liburu batean zuhaitza hitza idazten dudanean irakurleak, ondoren, erabateko askatasuna du bere zuhaitz propioa irudikatzeko. Irakurle bakoitzak bere irakurketa propioa egiten du. Zineman zuhaitza oso zuhaitz konkretua da. Inozokeria bat dirudien hori obra osora hedatzen badugu, komunikazio sistema erabat ezberdina dela ikusten dugu. Zinema bisuala da. Medio batetik besterako jauzian asmatzean datza. Baina, hain erraza dirudien hori, oso zaila gertatzen da ondoren».

 

 

Alicia Amatriainek Karkara aldizkarian: «Konpainia bat osatzen saiatu behar dugu. Lehen bagenuen Euskadiko Baleta. Gobernuak zerbait egin beharko luke... Hori da arazoa; Stuttgarteko Baleta, esaterako, gobernuarena da».

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia