Astekaria

 Bestelakoak 

2008-10-25 arte...

Badugu data bat, su-etenaren hausturaz geroztik –eta ezker abertzalearen gaur eguneko ahots esanguratsuena Espainiaren gatibu egonik– nondik nora zebilen sumatzen zaila zen gatazkaren norabidea asmatzeko.

Urtzi  Urrutikoetxea

Urtzi Urrutikoetxea


2106. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Urtzi Urrutikoetxea
(Iñigo Azkona)

Legebiltzarrean joko interesgarria egongo da ekainean, ordurako gauzak erabat nahasi ez badira. Datu erraz bat dago: 33-33 eta EHAKren esku balantza norantz alderatu. Hori guztia Zapaterok hauteskundeak irabaziko dituelakoan. Ez luke arazo handirik behar Zapaterok, ETAren oldarraren maila gogortuta ere. Su-etenaren sinesgarritasuna behar bazen, hausturaren sinesgarritasunak ere beharko du graduren bat igotzea, Espainiak serio hartuko badu, ekainetik orain artekoa zeinen apal joan den kontuan izanik. Ez da apologia kontua, PPk ere esan du haustura hitzarturen bat egon litekeela Zapaterok alde handiagoz irabazi eta prozesua berritzeko.

Interesgarria litzateke ikustea zein den Ibarretxeren jarrera, lehendakaria espetxeratzeko legea atzera ateratzeko gai den PP gobernura iritsita. Hor ere legea betetzeko egongo litzateke-eta. Baina orain bertan Zapaterok du irabazteko aukera gehien. Besterik da hispaniartasun borrokan noraino lerratzen den ikustea. Irabazi arren, litekeena baita datozen hileotan egingo dituen promesa nazionalista espainolen menpe geratzea, inolako prozesurik ez abiatzeko.

Izan ere, klixe zaharrak astinduz joan da mundu guztia aspaldion. Autodeterminazioaren aldeko mozioak bozkatzeagatik Ardantzaren gobernu bat hautsi zuten alderdikoek ezbairik gabe aitortuko dizute gaur planteamenduaren zilegitasuna. “Armarik gabe dena da posible” bezalako lelo etereoak zerabiltzatenak, erabat lekuz kanpo geratu dira aspalditik. Orain “armekin lortu ez dutena ez dute arma barik lortuko” eta “prezio politikoa” bezalakoak dira nagusi. Indartuta daude, eztabaidaren beldurrez, eta oihartzun mediatikoa duten klixeekin bakearen aldeko edonor kriminalizatzen. Bakeak botoak kentzen ditu eta nazionalismo hispaniar antiabertzaleak ematen berriz.

Erriberatik Atturrirainoko maparen eta Espainiari Euskal Herriaren aitortza eskatzearen aurretik, euskal herritarrok hala izan nahi dugula adierazi beharra ere argi geratu da. Eta denbora kontra doa. Galdeketak blokeoa hautsi lezake, baina posible da ekialdeko eta mendebaldeko gobernuek 25 urtean elkarrengandik urruntzeko egindako lanean are gehiago sakontzea ere, hizkuntza politikako sailburuordearen berba diplomatikoek erakutsi bezala. Konponbidea elkarrekin egon nahi dugun galdetzea dela jakin arren.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia