2007-10-07 -- 2105.zenb
Iker Barandiaran
Never Surrender ::Aurrerapenaren izenean
Puzkarra / True Force
iraupena ::34' 59''
prezioa ::6€
Ezagun da Arrasaten dagoela Euskal Herriko punk-oi! edo street-punk taldeen multzo esanguratsuena. Azken urteotako talde arrakastatsuena Des-Kontrol bada ere, Never Surrender laukotea kontzertu asko egiten ari da aspaldian, eta bigarren lana kaleratu berri du. Lehena Enboskada taldearekin batera kaleratu zuen. Honako hau, berriz, beraiek grabatu dute osorik. Aipatutako estiloaren oinarri diren lelo eta korodun punk melodikoa egiten dute, Ingalaterrako eskola gogoraraziz; eta batez ere euskaraz abesten dute –ingelesa ere ageri den arren–. Gitarrek ohikoa baino protagonismo handiagoa dute; eta Social Distortion zein bestelako talde rockeroagoen aztarnak antzeman daitezke. Hitzei dagokienez, arazoei aurre egiteko mezuak dira nagusi, hausnarketa eta ironiaz bustita.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa