Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-10-07 -- 2105.zenb

Diskoteka

Aurrerapenaren izenean

Iker Barandiaran

'Aurrerapenaren izenean'

Never Surrender ::Aurrerapenaren izenean

Puzkarra / True Force

iraupena ::34' 59''

prezioa ::6€

Melodia eta rocka xurgatu duen street-punka

Ezagun da Arrasaten dagoela Euskal Herriko punk-oi! edo street-punk taldeen multzo esanguratsuena. Azken urteotako talde arrakastatsuena Des-Kontrol bada ere, Never Surrender laukotea kontzertu asko egiten ari da aspaldian, eta bigarren lana kaleratu berri du. Lehena Enboskada taldearekin batera kaleratu zuen. Honako hau, berriz, beraiek grabatu dute osorik. Aipatutako estiloaren oinarri diren lelo eta korodun punk melodikoa egiten dute, Ingalaterrako eskola gogoraraziz; eta batez ere euskaraz abesten dute –ingelesa ere ageri den arren–. Gitarrek ohikoa baino protagonismo handiagoa dute; eta Social Distortion zein bestelako talde rockeroagoen aztarnak antzeman daitezke. Hitzei dagokienez, arazoei aurre egiteko mezuak dira nagusi, hausnarketa eta ironiaz bustita.

Never Surrender

Never Surrender taldeko kideak
«Street-punk taldeek baino ez dutela futbolaz eta parrandaz abesten topikoa da. Hitzetan denetarik dago»

“Hamasei urte eskaseko kalekumeak bihotz errebelde bat garaje ilunean” abesten duzue. Nolakoak izan ziren hastapenak?

Harrik eta biok elkar ezagutu, eta astero Des-Kontrol ikustera joaten ginen. Kontzertu batean, mozkor-mozkor eginda agertokira abestera igo ginen, eta musikarien trasteak zapaldu genituen. Des-Kontrolekoek esan ziguten talde propioa sortzeko, eta kasu egin genien orain dela bost urte.

Disko melodikoa egin duzue…

Bai, aldatu egin gara apur bat. Lehen punk-oi! ingelesa entzuten genuen, baina aspaldian beste estilo askotara zabaldu gara eta horrek eragin digu, antza. Hala irten da.

Ezagutzen ditudan beste punk-oi! talde batzuek baino hitz kritikoagoak dituzue. Hitzek zerbait salatu behar dute? Egia al da street-punk talde gehienek mozkorraldiez eta futbolaz abesten dutela?

Hitzak axola zaizkizun gauzak esateko bideratu behar dira. Gure lehenengo kantuak topikoak ziren, baina gerora saiatu egin gara gustuko ez duguna salatzen. Ez dut uste gaur egungo taldeek futbola eta parranda baino ez dutenik kantatzen. Hori topikoa da. Talde onak daude, eta hitzetan ere denetarik dago.

Arrasate saldu nahi diguten aurrerapenaren adibide garbia da?

Bai, hiri txiki bihurtu nahi dute gainera. Arrasatek maitasun-gorroto sentimendua eragiten digu. Herria aldatzen dabiltza, eta autobideak eta Abiadura Handiko Trenak kalte handiak eragingo dizkigute.

Punteoak dituen street-punk taldea al zarete?

Bai, punteo asko dago. Harrik egiten ditu abesti gehienak, eta berari asko gustatzen zaio gitarrarekin inprobisatzea. Punteoena beste topiko bat da.

Zergatik kaleratu duzue diskoa Puzkarra eta True Forcekin batera?

Biek aholkatu ziguten diskoetxe handiago batera jotzeko eta azkenean elkarlanean egin dute. Horri esker, Puzkarrak Euskal Herrian zabalduko du diskoa; eta True Force madrildarrak Espainian eta beste herrialde batzuetan.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan