Astekaria

 Bertso berriak 

Lizartzako festetan jarriak

I Bi mila ta zazpiak zortzi agorrean Lizartzako festaren eguna hurrean, furgoneta pintoak ateen aurrean begiratu gaiztoak kale bazterrean, aurten ez dira egin “ohitura zaharrean”.

Jokin Sorozabal

Jokin Sorozabal


2105. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Jokin Sorozabal
(Maddi Soroa)
II

Bi bertsolari ginen
deituak bertara
gazteek antolatu
ohi duten festara,
berdin dio elkarte
kale zein plazara
ongi etorri on bat
gauza ederra da,
gu behintzat herritarrek
hautatuak gara.

III

Bandera espainola
gorri eta urre
globoekin estaliz
egin zaio aurre,
Otaola ez zaitez
jarri hain haserre
ahulak ere nolabait
egin behar du parre
hor behintzat ez dizute
erregerik erre.

IV

“Agintari gorenak”
elizan sartzean
eskolta eta ertzain
kolore beltzean,
santuak aurrean ta
santuak atzean
bakea ahoan ta
gerra bihotzean,
lotsatuta hil dute
kristo gurutzean.

V

Kalean furgonetak
eskoltak atean
balkoian ikurrinak
builak arkupean,
herritarrak kanpoko

“demokrata”pean
festak normaldu dira
denak joatean,
bakezaleak joanda
herria bakean.

VI

Bandera batek al du
hemen garrantzia
edo nahi dutena da
gu sutan jartzia,
ta Espainian bete
botoen ontzia
bitartean herrian
ze penitentzia,
orain bai nahi dugula
independentzia.

Doinua: Bizkaiko txerriarena (Oskorrik kantatzen duen “Bizkaiko aberatsak...”)

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia