Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2105. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Jon Paredes Marot Txikiri buruzko liburu eta dokumental bat aurkeztu ditu Haizea eta Sustraiak elkarteak. Txiki irudi bezala hartu arren, estatu frankistaren biktimen omenez egin dutela esan dute elkarteko kideek. Dokumentalak 85 minutuko iraupena du eta Txikiren senide, lagun eta abokatuen hitzak bildu ditu Iñaki Agirre egileak. Liburuak, berriz, 1978. urtean Xabier Sanchez Erauskinek idatzitako Txiki Otaegi liburua du oinarri.

 

Lanetik Egina elkarteak Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako talde gazteen abestiez osatutako hirugarren diskoa kaleratu du, IK3 izenburupean. Hendaiako elkarteak antolatutako lehiaketan 45 taldek parte hartu zuten, eta horietako hamarren kantak bildu dituzte diskoan.

 

 

Iñaki Riviere artista arrasatearraren margolanez osatutako erakusketa izango da ikusgai azaroaren 4a arte Zarauzko Torre Luzean.

 

Aurelio Artetaren Al mercado eta Sardinera sentada margolanak erosi ditu Bilboko Arte Eder Museoak, 227.182 eta 180.303 euroren truke, hurrenez hurren. Bi obrek Barakaldoko Munoa jauregiko jantokia dekoratzen zuten, eta Bilboko Michel Mejuto galeriak jarri zituen salgai. Bestalde, Guggenheim museoak Jorge Oteizak 1958an egindako Leonardoren omenez eskultura erosi du. 2005etik hona Oteizaren beste lau obra eskuratu ditu museoak.

 

 

Joanes Leizarragaren Bibliaren –Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria– edizio faksimilea argitaratu du Nafarroako Kutxak. Testamentu Berriaren euskarazko itzulpena 1571n argitaratu zen aurrenekoz, Frantzian. Aurki, Nafarroako Kutxak lanaren edizio komertziala kaleratuko du, dendetan salgai jartzeko.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia