Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Landareak

Hil eta bizi

Nostradamus handiak armikaz jengibrea egiten zuen XVI.eko garai hartan eraiki ziren lehen baserrietan, dolare-baserrietan, sagarrondoen emana jakinetik urrutira gabe, atari eguteretan nonbait mertxikondoak edo mertxika arbolak (Prunus persica) izango ziren. Milaka urte askotan Asia geuretzako urrunean –Txinan, Japonian...– erruz landatu eta laudatu ondoren iritsi zen geurera erromatar otarretan. Harrezkero luxuzko gutizia da hemen hazitako mertxika edo muxika eta eguteretan eguterena zuenak, sasoian gandorra tente izaten zuen azokan fruitu musu gorri gozoenez gainezkako saskien atzean.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2105. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Begiek ordaintzen dutenez, fruitu handienak izateko muturrean hauek dituen arbari axaleko azala buelta osoan ebakitzea teknika zaharra da. Sustraietatik igotako izerdi gordina hostoetan gozatu eta arbola elikatzera goitik behera abiatzean bertan gelditu beste aukerarik ez du, ebakiaren aduanan, jatena dena fruituen eskura...

Lehengo batean Hernio muturreko gurutze-baratzean, igandeko jende desdetxatik urrun, bederatzi lagun. Gurutzepean bikoa, harantzaxeago bost –aiton, seme, alaba, suhi eta biloba– eta gu bi. Gurutzepeko bat, besteon egarria eta bekaizkeria goitituz, mertxika janez. Ez sí eta ez no aitona poto bat husten hasten da, haizeari. Haizea geure muturrera eta mertxikara, mertxikarekin edo gabe amona jaten ari ginela jabetu ginen arte... Mertxika-jalearen imintzioak ez zaizkit berehalakoan ahaztuko. Amona ez zen mertxikazalea izango... Txinatarren arabera fruitu hau hilezkorrek edo hilezinek jaten zuten; enperadorearen morroiak eskuetan hiruna mertxikarekin irudikatu ohi ziren. Gazte lirain eta pertxentari ere mertxika deitzen zaio makina bat kulturatan, hiltzea, ustez jakina, urrun duenari alegia.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia