Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-10-07 -- 2105.zenb

Sustrai Colina

Sustrai Colina

Bizi naizen herrian dena ongi doala dirudi. Okindegian, etsai handienek ere agurtzen dute elkar, harakindegiak Euskalmet-en sukurtsala ematen du, eta ostatuan, urteak dira ez dela inor izutzeko moduko konturik zabaldu. Bizi naizen herrian, prokreatzera etorritako guraso berriek haurtzaindegi atarian konpontzen dute mundua, eskolatik irteten diren haurrek zebra-bidea aguazilaren aginduetara gurutzatzen dute, eta estatistikoki, zazpi urtean behin baino ez dira pisuzko atxiloketak gertatzen. Gure herrian, inork ikusi aurretik garbitzen dituzte pintadak, frontoia berdez ala txuriz pintatzeari esaten zaio politika, eta aukera politikoa genetikoki transmititzen den gaitz bat baino ez da. Gurean, ez dago zaborrik karriketan, apenas ikusten den zakurrik deslai, eta azken eskalea apaizak bidali zuen, igandero-igandero meza atarian limosna eske jarrita, poltsa arintzen ziolakoan. Hemen, zahar eta gazte elkarrekin mozkortzen dira herriko festetan, udaletxeko langileak errugbilariak bezain kuttunak dira, eta harro esaten dugu nongoak garen. Bizi naizen herrian arazorik ez dagoela baitirudi, eta horixe da arazorik handiena.

hemeroteka

2104. zenbakia | 2007-09-30
2103. zenbakia | 2007-09-23
2102. zenbakia | 2007-09-16
2101. zenbakia | 2007-09-09
2100. zenbakia | 2007-09-02
2099. zenbakia | 2007-07-29
2098. zenbakia | 2007-07-22
2097. zenbakia | 2007-07-15
2096. zenbakia | 2007-07-08
2095. zenbakia | 2007-07-01

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan