2007-10-07 -- 2105.zenb
Esan ohi da inor ez dela herritar jaiotzen. Izan ere, egungo gizarte modernoetan herritar izatea ez da erraza; askotan, eskuraezineko pribilegioa ere bada, denok dakigunez. Herritar estatusa, berez, egitura politiko jakin bati loturik doa, eta herrialde aurreratuenen artean, Frantzia hartu izan da eredutzat, herritartasuna bizilagun guztiei ematea izan baita frantziar estatuaren bilakaera historikoaren funtsa. Eta horretaz harro agertu dira frantziarrak eta Frantziaren miresleak. Hortaz, Frantziaren savoir faire zibikoa goraipatu da sarritan, herritarren komunitatea eraikitzen saiatu omen delako; hots, albo batera utzi dituelako herritarrak bereizten dituzten bestelako lotura etnikoak, kulturalak, erlijiozkoak, eta abar. Oraindik ez da guztiz itzali ikasle nerabe islamdarren beloaren auziak piztu zuen eztabaidaren oihartzuna. Hezkuntza-sisteman erlijiozko ikurren erabilerari debekua laikotasunaren defendatzaileen ikur ere bihurtu zen eta, une honetan, hartutako erabakiak eragindako zauriak sendatu gabe dirauela ematen du.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1