Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-10-07 -- 2105.zenb

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza

Hondarribiako aireportua. Luzatu nahi zuten. Zabaldu. Hitz batez esanda, handitu. Inguru hurbilekoak, afektatu zuzenenak aurka altxatu ziren gizalegez. Bilkurak, protestak eta haserreak kateatuak. Irungo eta Hondarribiako udaletxeak, bertako alkateak irudi, proiektuaren aurka agertu ziren. Argi zegoen. Eta hara non, AENA Espainiako aireportuen kudeatzaile esklusiboak mehatxua bota du, lurreratze pista laburtzeko asmoa duela iragarriz. Aitzakia, seguritatea. Beraz, orain artean lurreratu hegazkinek suertez ez dute muturrez pistako porlana jan, ez dute ingurua xehatu. Berriro ere handitzearena plazaratu da, musean ari bailiran. Eta orain Santano Irungo alkatea AENAren hordagoak beldurtuta aurreneko proiektuaren alde agertu zaigu. Bakartu egin ditu hondarribiarrak. Karta kaskarrekin jokalari abilena ere, galtzaile. Nekez lortu dezakete ingurukoek hordagoari aurre egitea. Eta nago, Zubietako erraustegia eta Pasaiako portua izanen direla hurrengo jokalariak, ez handi, ez txiki, pare eskasak eta jokorik ezean mahairatuko dituztenak. Madrilek banatzen ditu kartak eta Gasteiz da epaile. Eta jokalariei gizalegez jokoa onartzea eskatzen zaie, zorte txarrekoak direla sinetsi nahiaraziz, hotsik gabeko adar-jotzean.

hemeroteka

2104. zenbakia | 2007-09-30
2103. zenbakia | 2007-09-23
2102. zenbakia | 2007-09-16
2101. zenbakia | 2007-09-09
2100. zenbakia | 2007-09-02
2099. zenbakia | 2007-07-29
2098. zenbakia | 2007-07-22
2097. zenbakia | 2007-07-15
2096. zenbakia | 2007-07-08
2095. zenbakia | 2007-07-01

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan