Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-10-07 -- 2105.zenb

Nagore Irazustabarrena

Waterloo (Belgika), 1815eko ekainaren 18a. Napoleon Bonaparteren armadak porrot egin zuen eta Wellingtongo dukeak berria Ingalaterrara ahal bezain pronto iristea nahi zuen. Biderik azkarrena erabili zuen: Nathan Rothschild-en usoak. Uso mezulariei esker, berehala ziren Ingalaterran garaipena ospatzen eta, sari gisa, hegaztiek nahi adina janari eta teniente gradua jaso zuten.

guztia irakurri

Les roquetes izeneko aztarnategian (Tarrega, Katalunia) XIV-XV. mendeetako nekropoli judutarra aurkitu zuten joan den martxoan. 148 eskeleto aurkitu zituzten guztira, baina arrastoen ikerketa eten egin da, Bartzelonako komunitate juduak eskeletoak erreklamatu zituelako. Euren esanetan, “betiko atsedena ezin da inoiz urratu”. Berriki Kataluniako Generalitatek komunitatearen eskaera onartu du, eta arrastoak Bartzelonako Collserola hilerrian ehortzi dituzte judutar erritualei jarraiki. Arkeologoak, aldiz, ez daude ados erabakiarekin, ikerketa osatzea galarazi baitie. Hilobiak itxita daude, baina eztabaida zabalik dago: horrelako kasuetan zeri eman behar zaio lehentasuna? Arrastoak aurkitu ondoren eta, beraz, “atsedena profanatuta”, ez al du merezi ikerketak amaitu arte aritzea, gero arrastoak nahi bezala ehorzteko?

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan