2007-10-07 -- 2105.zenb
Louis Vuitton-en poltsa garestiak edo Pradaren betaurrekoak nabarmen daramatzatenak, dominak paparrean jartzen dituzten militarrak edo jandako arerioaren hezurrak lepotik zintzilikatzen dituzten kanibalak gogorarazten dizkidate. Mutatis mutandis noski, mutatis mutandis… Baina badute zalantzarik gabe haiekin batzan zerbait: botere, ahalmen, besteak baino gehiago izatearen erakusketa hori. Gure gizarte kontsumista honetan ezaguna da askorentzat zenbat balio duen dirutan halako poltsak, betaurreko horiek edo marka jakin bateko erlojuak. Lehen baino errazagoa da. Ez da dendako erakusleihora hurbildu behar ere, are gutxiago galdetzera sartu. Ordenagailuak esango digu nahi duguna. Gauza horiek, marka bista-bistan dutela, erakusten dute daramatzanak prezio izugarri horiek ordaintzeko dirua baduela edo, behintzat, izan duela –edo erregalo hori egin dionak… baina, tira, ez dut gaur aritu nahi maizegi emakumeak izaten diren horien patetikotasunaz–.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1