2007-10-07 -- 2105.zenb
Bedartzandiko eta Urregaraiko tontorrek Santa Eufemiako zelaian egiten dute bat.
Harainoko igoera erraza da eta ikuspegia zoragarria. Aulestira hurbilduz gero,
bertara bisita egitea nahitaezkoa da.
Giro ederra egokitu zaigu, goi aldeetako ikuspegiaz gozatzeko egun ezin hobea. Aulestin hasiko dugu gure ibilbidea. Lea Ibarrako herria da Aulesti. Markina eta Lekeitio arteko Erdi Aroko bidearen erdian dago, Iluntzar eta Bedartzandi mendien artean. Elizatea da berez eta herriguneaz gain, bederatzi auzok osatzen dute: Goierri, Ibarrola, Narea, Malats, San Anton, Urriola, Zubero, Solaguren eta Garaurre. Lekeitiotik, Markinatik zein Gernika-Lumotik heldu daiteke Aulestira.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1