Astekaria

 Bero-beroan 

Txortan hitzaren jatorriaren bila

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2104. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Joxe Aranzabali (www.goiena.net/blogak/faroa) anonimo bat iritsi zaio txortan hitzaren jatorri ingelesa azalduz. Egia den ezin jakin, baina Aranzabalek dioen moduan grazia badu. Anonimoak azaltzen du Euskal Herriko arrantzaleak urrutira joanda denbora askoan etxera etorri gabe nola ibiltzen ziren eta batzuk nola prostituzio etxeetara joaten ziren; ondoren hauxe: “Eta denpora gitxi eukelako alde batetik, eta diruaz be ezebizelako franko bestetik, hango emakumin oferti hauxe zan: ‘Short Time’. Hori gure gixonantzako ‘txortan’ zan”.
Juan Luis Zabalak eta beste norbaitek diotenez berriz, Azkoitian alpargatak josteari deitzen zitzaion txortan egitea. Harrezkero hitz horrek izan duen eboluzioa, batek daki.
Anjel Lertxundik aldiz hari honi tira dio: xorta, edo ur-tanta, hazi-tanta. Sustatu.com-en dago informazio guztia.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia