Astekaria

 Ezpalak 

Postal bat Sail Ofizialaren marko paregabetik

Tinta baldeka paperera 55. Zinemaldia dela kari. Filmez hitz egin da batzuetan, kontu arrosagoez bestetan. Harrigarria, inork ez du Donostiako marko paregabea aipatu. Hortik titularra. Ez zaitut aspertu nahi. Labur ariko natzaizu igandera (23) bitartean ikusitakoez.

Gorka Bereziartua

Gorka Bereziartua


2104. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Hilak 20: David Cronenberg-en Eastern promises galdu (#*!!!) eta Iciar Bollaín-en Mataharis-ekin hasi zitzaidan Zinemaldia. Hiru emakume detektiberen istorioak aitzakia hartuta, Bollaínek bikote harremanetako inkomunikazioaz jardun du. Emaitza, balekoa, apur bat desorekatua agian.

Nota hobea Manuel Poirier-en La maison filmarentzat. Sergi Lópezen lana azpimarratzeko modukoa da. Uzta ona 21ekoa. Egun horretan ikusitako bestea, Nick Broomfield-en Battle for Haditha, zirraragarria da. Telebistako albistegiek lortu ez dutena zineman ikusgai: Iraken zu eta ni lako zibilak bizi eta hiltzen direla. Ez direla estatistikak. Errealista oso, ia dokumentalaren parekoa.

22an lehen lau egunetako onena: Buda az sharm foru rikht. Maisulana Hana Makhmalbaf-ena. Afganistango 6 urteko umeak eskolara joan nahi du, baina ezin, neska izaki; taliban izatera jolasten duten umeek bahitu eta harrika egin nahiko diote. Xaloa eta gordina. Krudela, umeak bakarrik izan daitezkeen eran. Urtu egin ninduen.

Gainontzekoak telegraman: Paul Austerren The inner life of Martin Frost. Nola esan... oso Auster STOP Free Rainer alemaniarra: planteamendu bitxia. Eszena antologikoak. Telezaborrari kritika ironiatsua. Oso ona STOP Emotional arithmetic: Gerra Handiaren biktimak, zauriak itxi nahian. Karga sentimental handikoa, beharrezko umore ukituarekin STOP Earth: ez ninduen une egokian harrapatu STOP.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia