Astekaria

 Hiruko Txikian 

Normala

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2104. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza

Behar lukeena, ez-ohikoa delarik ia-ia anormaltzat jotzen dugu. Ardura publikotan dabilenak bere horretatik lekutzea normala beharko luke izan. Klubetako lehendakari zenbait ezagutu dut bere jardueran negarti, agintaldia joan eta zahardadea etorri eta hala ere palkuan itsatsita bere horretan jarraiki. Entrenatzaileen artean ere beste hainbeste. Zapi zuriak dantzan eta aurkako oihuak eta biraoak entzun eta hala ere segi kanporatua izan arte. Politikan errealitate berdintsua. Porrotek ez baldin badituzte berekin lekutik eramaten, hor jarraitzen dute kosta ahala kosta. Ez-normala estatistikak normalizatua. Bere zereginean asmatu ez eta eraiki beharrean ari eta ari zulatzen dabilenarekin, kontuz, ohartzerako guztia zuloan emango baitu. Adibideak, han eta hemen ez ditugu falta. Josu Jonek badoala esan du, eta badirudi esandakoa betetzeko asmoa duela. Ez omen dago gustura EAJn dagoen barne giroarekin. Hori da bertsio ofizialak dioena. Eta nik bertsio ofizialak nekez irensten ditudanez, beste zerbait badagoela uste dut, aspertzea eragin dion zerbaitek eraman duela bere erabakia hartzera alegia. Auzotik txalo etxean isil. Auzoa lagun eta etxea... Ez du lanposturik faltako, ez du INEMen beharrik izango. Horrek dio askatasuna ematen.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia