I Besteak festan dabiltzanean murgiltzen naiz abenturan neure loreen freskuran uda partea aproposa da sartzeko salmenten gudan (bis). Taberna eta txosna artean bezeroekin loturan goizeko orduen mugan, kolorebako mundutxo honi kolorea eman guran (bis).
Portu ertzean ume txikiak
diost “hara, txinatarra!”
ta nik euskara baldarra
“bai, ez, polita eta merkea”
baita dakidan bakarra (bis).
Ez dugu elkar ondo ulertzen
ta gertu dauka negarra
bere hizkuntza zaharra,
ondo ikasi nahi nuke baina
lehenengo da beharra (bis).
Izkin eginda atzean uzten
ditut tabernako sillak
eta mahai biribilak
eta eskaini mutil gazteei
nire loreen marabilak (bis).
Baina larrosak baino nahiago
dituzte ardo botilak
edo barrako tortillak,
ez dira oso romantikoak
Euskal Herriko mutilak (bis).
Heldu da gaua ta bikote bat
hor ikusten dut txosnetan
gogotsu dabil berbetan
mutilak lorak erosi eta
jarri dizkio eskuetan (bis).
Neskak bihotzez eskertu dio
igartzen da begietan
jaio den brillo horretan,
baina ez dakit mutilak zenbat
jarri duen loreetan (bis).
Txosnak utzi ta berriz kalera
zapaltzera zenbait bazter
helduak dabiltza alper
aita ta ama umeak hartu
ta etxerantz doaz laster (bis).
Ni eskumatik ta ezkerretik
saiatzen naiz hainbat bider
portatzen dira hain anker,
irri egiten didate baina
ez dute erosten ezer (bis).
VI
Goizeko bostak eta hain nabil
pauso motel eta lasaiz
hankak atseden hartu nahiz
azken asteko zoramenean
gaupasak egin ditut maiz (bis).
Kokoteraino nago jadanik
jaien kolore ta usaiz
lan hau utzi nahi dut garaiz,
ustekabean denda bat jarri
ta hobeto biziko naiz (bis).
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa