Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-09-30 -- 2104.zenb

Izenak

Jon Torner

Emilio Sagi asturiarra (Espainia) izango da hurrengo lau urteetan Bilboko Arriaga antzokiko zuzendari artistikoa. Sagik Luis Pasquali hartuko dio lekukoa eta Daniel Bianco Madrilgo Teatro Real antzokiko zuzendari teknikoaren laguntza izango du. Programazioaz ere arduratuko dira Sagi eta Bianco.

 

Juan Berraondo artista gipuzkoarrak Donostiako Kutxa Boulevard I aretoan jarri ditu ikusgai bere marrazkiak. Leku berean, Benito Pajares palentziarraren argazkiez osatutako Emakumea munduan izeneko erakusketa ere topa dezakegu. Hilaren 30a arte izango dira biak zabalik.

 
 

Nestor Basterretxea artista bermeotarraren bizitza pertsonalari eta artistikoari buruzko Erroen modernitatea izeneko lana kaleratu du Pamiela argitaletxeak. DVD batek eta liburuxka batek osatzen dute lana, eta Jose Angel Irigarai eta Josu Zabalak egin dute. Ekoizpena, berriz, Arteolaren eskutik etorri da. Aurkezpenean jakinarazi zutenez, datorren urtearen hasieran Basterretxearen inguruko erakusketa jartzeko asmoa dute Donostiako Kursaalean.

 

Woody Allen zinema zuzendari eta aktorearen azken liburua euskaraz kaleratu du Donostiako Meettok argitaletxeak, Anarkia hutsa izenburupean. Umore eta ironiaz beteriko hemezortzi narraziok osatzen dute Woody Allenen liburu berria. Jatorrizko bertsioa duela hiru hilabete argitaratu zuten.

 
 

Karmele Jaio idazle gasteiztarrak Zu bezain ahul (Elkar) liburua argitaratu du. Hamabost narrazio labur bildu ditu Jaiok bere hirugarren liburuan.

 

Guggenheim museoak jasoko du Eusko Jaurlaritzak eman ohi duen Euskaldun Unibertsalaren Saria. 1996az geroztik, “munduan Euskadiren izen ona” zabaltzen duten hainbat pertsona eta erakundek jaso dute sari hori.

 
Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan