2007-09-30 -- 2104.zenb
Caracas; 1972. 1936ko gerra ondoko erbestea ezagutu zuen Irujo familiaren seme. Hiru hilabeterekin etorri zen Euskal Herrira. Manuel Irujo jeltzalearen anaia, aitona izan zuen. Aita, berriz, EAJko NBBko buru eta EAko lehen presidentea izan zen Nafarroan. Politikarako sena etxetik datorkio beraz. Zuzenbidean lizentziatua da eta Europako enpresen kudeaketan aditua. Nafarroako EAko Batzorde Eragilearen Antolakuntza idazkaria da. Ekainaz geroztik Europako Parlamentuko diputatua da, ERCko Bernat Joan i Marí eurodiputatuaren tokia hartu ondoren.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1