2007-09-30 -- 2104.zenb
Kulturaz eta arteaz eginiko elkarrizketa interesgarri batean (Berria, irailak 1) Erramun Landak botatako esaldia da goiko hori. “Euskal herritarrak eroso gaude. Oso eroso” zioen Landak. Bera, batik bat arteaz ari zen elkarrizketa horretan, baina susmoa dut kultur –eta beste esparru askotako– arlo guztietara zabal daitekeela ideia hori.
Euskarazko liburugintzan, esaterako, aspaldi dirulaguntza sistema bat martxa jarri zen arlo horretako sorkuntza eta industria bultzatzeko. Gabeziak zeuden eta euskaraz argitaratzen ziren/diren liburu guztien ale batzuk erosten ditu Jaurlaritzak liburutegietan eta eskoletan banatzeko. Liburuaren prezioa baino dexente merkeago erosi arren, erosketa hori laguntza ederra da argitaletxeentzat. Kontua da egoera aldatu egin dela, eta gainera, erosketa horren harira pikareska ere sortu dela argitaletxe batzuetan –prezio garestiak jarri erosketa instituzionalaren bidez kosteak ordaintzeko–.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1