Bartokek eta Straussek eman diote hasiera OLBEren denboraldiari

Jon Torner

Jon Torner


0000-00-00

Opera Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE) hilaren 22an eskaini zuen denboraldi berriko lehenengo emanaldia, Bilboko Euskalduna Jauregiko auditorioan. Bi obra interpretatu zituen OLBEk: Bela Bartoken Bizarrurdinen gaztelua (1911) eta Richard Straussen Elektra (1909). Irailaren 28an eta urriaren 1ean ere eskainiko ditu bi opera horiek. Azaroaren amaieran Verdiren Aida obra izango da ikusgai eta urtarrilean Mozarten Cosí fan tutte.


Argia.com 2012