2007-09-30 -- 2104.zenb
Iker Barandiaran
ROYAL CANAL:: SAIL WITH LORD ALEMBIC
NOIZPOP
iraupena ::43´22´´
prezioa ::12.60€
Iñigo Garces iruindarra oso ezaguna da bere umorearengatik eta, batez ere, Jugos Lixiviados, Mermaid, Basque Country Pharaons, Atom Rhumba eta bestelako taldeen sortzaile edo kide izateagatik. Ezagutzen dutenek badakite irudimen handia duela eta oso ausarta dela. Hala, bakarkako bideari ekin zionean edozer gauza espero genuen… Eta halakoa izan da emaitza. Sail with Lord Alembic-ek eskema guztiak apurtu ditu. Euskal arrantzaleen kondairak esklabo beltzenen parera jarri ditu, mitifikatuz. Eta ingelesa, gaztelania eta euskara erabilita, baladak, taberna kutsuko kantu herrikoiak, folka eta rock apur bat –gutxi– batu ditu. Creedence, Nick Cave, Pogues, Tom Waits zein Miguel Ríos (!) ekar ditzake gogora; eta Eskorbutoren bertsio bat ere egin du. Hori guztia, serio hartutako lan baten baitan, bere barruko sena husteko balio izan diona.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa