2007-09-30 -- 2104.zenb
Tokioko unibertsitatean Goro Yoshizakik zuzentzen duen lan-taldeak izokin bikote batetik amuarraina sortu duela iragarri berri du. Saiakera horren helburua hainbat izokin espezie zaintzea izan da.
UNICEFek jakinarazi berri duenez, bost urtetik behera hildako haur kopuruak ez du 10 milioien muga gainditu 2006an, 9,7 milioi izan baitira. 1990 urtean 13 milioi hil ziren, eta 60ko hamarkadan, berriz, 20 milioi.
Joan den ekainaren 5ean, Bartzelonako Bellvitge erietxeko mediku talde batek bihotz artifizial bat ezarri zion, aurreneko aldiz Espainiako Estatuan, 48 urteko emakume bati. Gaixoak bi hilabete zeramatzan ospitaleratuta bihotz-gutxiegitasun terminal batengatik, eta ez zion tratamendu farmakologikoari erantzuten. Aste gutxiko bizi-itxaropena besterik ez zuenez, eta transplantea ezinezkoa zenez, medikuek ez zuten beste irtenbiderik izan.
Pirinio katalaneko Boi haraneko erbinudeez gain besteren batek ere erabiliko zuen sugeen pozoiaren aurka armika (Eryngium campestre), izan ere beste hogeitaka izenez gain “quitaveneno” (pozoia kentzen duena) ere badu gazteleraz eta ingelesez beste batzuen artean “snakeroot” (suge sustrai).
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1