2007-09-30 -- 2104.zenb
Azken hamarkadetan nekazal mundu tradizionalaren gainbeheraren eraginez ehunka errotarrik bira emateari utzi diote. Bada Zeanurin esaera zahar bat, norbaitek lan bat utziagatik lanbideak jarraituko duela adierazteko: “Gu hil eta gero be, zorroak errotara joango dira”. Zeanuriko errotari batek zioen beste esaera bat da, tamalez, denborarekin egia bihurtu dena: “Errotak eurak joango dira gu baino lehenago…”. Izan ere, ez dago egun Zeanurin ogibidez errotaria den inor. Zeanuriko erroten ibilaldiko urrats bakoitzak iragan ez hain urrunera garamatza.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1