Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-13 15:24:59
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-09-30 -- 2104.zenb

Aitor Zabaleta

Aitor Zabaleta

irinioetara bidean noala Burgi herrian egin dut geldialdia ogia erosteko. Denda ondoko atarian agure bat dago eserita, errepideari begira. Okindegitik aterata, agurtu egin nau, eta eguraldiaz galdetu. Berba egiteko gogoa dauka, eta minutu batzuetan bada ere, eutsi egin diot hizketaldiari, gustura asko gainera.

Udan, eguraldi onarekin, etxeko atarian eserita pasatzen ditu orduak, kotxeen joan-etorria ikusten. Bidaiari gutxi gelditzen dira herrian, baina oporretako trafiko biziak entretenimendu handia eskaintzen dio. Nafarroako Pirinioetako izkina honetan ez dago denbora-pasarako aukera askorik, are gutxiago tabernako karta-jokoa atsegin ez duen 82 urteko agurearentzat.

guztia irakurri

Xabier Etxaniz Erle

Xabier Etxaniz Erle

Kulturaz eta arteaz eginiko elkarrizketa interesgarri batean (Berria, irailak 1) Erramun Landak botatako esaldia da goiko hori. “Euskal herritarrak eroso gaude. Oso eroso” zioen Landak. Bera, batik bat arteaz ari zen elkarrizketa horretan, baina susmoa dut kultur –eta beste esparru askotako– arlo guztietara zabal daitekeela ideia hori.

Euskarazko liburugintzan, esaterako, aspaldi dirulaguntza sistema bat martxa jarri zen arlo horretako sorkuntza eta industria bultzatzeko. Gabeziak zeuden eta euskaraz argitaratzen ziren/diren liburu guztien ale batzuk erosten ditu Jaurlaritzak liburutegietan eta eskoletan banatzeko. Liburuaren prezioa baino dexente merkeago erosi arren, erosketa hori laguntza ederra da argitaletxeentzat. Kontua da egoera aldatu egin dela, eta gainera, erosketa horren harira pikareska ere sortu dela argitaletxe batzuetan –prezio garestiak jarri erosketa instituzionalaren bidez kosteak ordaintzeko–.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan