2007-09-30 -- 2104.zenb
Eraikuntza historikoak dira Estatuak, eta ez ideia edo teoria abstraktuen gauzatzea edo haragitzea; hori dela eta gertatzen da, hain zuzen ere, Zuzenbide Estatu edota Ongizatearen Estatu bezalako kontzeptu eder orokorren azpian, aldiz, zuzenbidearekin zerikusi gutxi duten Estatu baldar, arrotz eta zapaltzaileak jasan behar izatea. Estatu jakobino frantziarrak eta Estatu inkisidore espainiarrak gutxi dute zuzenbidetik eta demokraziatik, euskal herritarron begietatik begira behintzat. Hala eta guztiz ere, abstrakziorako eta metafisikarako joera nabarmena duen kultura eta pentsamendu ofizial europarrak errazegi kontsideratuko ditu canon demokratikoaren barruan, egiten dutena egiten dutela ere.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1