Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2104. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Barbara Goenagak Euskonews Gaztea web gunean: "Aktore lanaz bizitzea ez da inon erraza, baina geroz eta proiektu gehiago sortzen diren tokietan aukerak ere zabalagoak izaten dira. Hala, Euskal Herritik aktore ugari ateratzen gara beste proiektu batzuen bila (...) Euskal Herrian lan gehiago egitea gustatuko litzaidake. Niretzat luxua da etxean lan egin ahal izatea".

 

Juanjo Mena Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendariak Berrian: "Musika klasikoaren egoera ona da Euskal Herrian, baina kontserbatorioek eta musika eskolek instituzioen ardura handiagoa merezi dutela uste dut. Ardura serioa eta ez alderdikoia".

 

 

Iñaki Esnaola musika kazetariak Garan: "Heavy metala underground musika da, herri musika, eta ez du sekula harrera berorik izan hedabideetan. Rock gogorraren munduan ere gaizki ikusita zegoen hedabide komertzialetan ateratzea, baina hau hautsi egin da, adibidez Mago de Oz-ekin, batzuek justu horregatik gorrotatzen badute ere".

 

Aitzol Barandiaranek Noticias de Gipuzkoa egunkarian esanak: "Bertsolari gazteen eremuak, egun, gaztetxeak dira. Garbi daukagu ez garela antzoki handiak betetzeko erreklamoa, beraz, bakoitzak bere lekua aurkitu behar du. Eta, noski, ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia