Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-09-23 -- 2103.zenb

Osasuna

Gongoil zelariaren teknika

Jabier Agirre

Bularreko minbizia da tumorerik usuena munduko emakumeen artean, eta beraz baita Euskal Herrian ere. Detektatzen diren zortzi tumoretatik bat bularrekoa da, eta horrek dakarren intzidentzia-tasa oso altua da –70 kasu berri 100.000 biztanleko, atera hortik kontuak–. Hala ere, tratamenduan izandako aurrerapausoei esker bularreko minbiziaren heriotza-tasa gutxituz joan da pixkanaka, eta azken urteotan %1,4 jaitsi da ia urtero.

Duela gutxi arte, erasandako bularrean egiten ziren ebakuntza kirurgikoek inguruko gongoil guztiak erauztea eskatzen bazuten ere, gaur egun “gongoil zelariaren” teknika berriari esker, askotan kirurgia drastiko hori saihets daiteke. Gero eta zabalduagoa dagoen teknika horren bidez bularreko minbizia duten pazienteei ez zaie galtzarbeko hustuketa linfatiko osoa egiten, eta noski, hustuketak dakartzan albo-ondorioak ere ez ditu jasango emakumeak.

Zer da gongoil zelaria? Galtzarbea edo besapea drainatzen duen gongoil linfatikoen kate bateko lehenengo gongoila. Tumore primarioa kokatua dagoen aldeko besapean, gorputzeko gainerako ataletara zabaldu aurretik, linfa gongoil zelaritik pasatzen da lehendabizi, eta horregatik gongoil zelari hori erauztea nahikoa izaten da.

Gongoil horren lokalizazioa ahalik eta zehatzen egin ahal izateko, adituek hasieran linfa bidez kanporatzen diren koloragarriak erabili zituzten. Morton izan zen melanoma zuten pazienteetan linfa bidezko barreiatzea aztertzeko asmoz teknika hori erabiltzen lehena. Ondoren aurrerapauso berriak eman ziren gongoil zelariaren lokalizazioan, erradiosotopoak inokulatuz, esate baterako, ebakuntza egin aurre-aurretik, tumorearen inguruan, gamma izpiak detektatzeko zunda erabiliz. Azken finean, teknika berri horrekin ohiko kirurgiaren intentsitatea –eta berorren “txikizioak”– mugatu nahi da, erasana egon daitekeen gongoil bakarra erauziz, eta gainerakoak ukitu gabe utziz.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan