2007-09-23 -- 2103.zenb
ARTEMIO ZARCO:: ESE FINAL QUE OS ACECHA
EREIN
ORRIALDEAK::222
prezioa ::17€
Artemio Zarcoren Ese final que os acecha irakurtzerakoan, honako gogoeta sortzen zaio norberari: “Ene, zeinen ondo pasako zuen egileak hau idazten!”. Hainbestekoak dira testuan ageri diren ironia eta gaiztakeria. Donostian kokaturik dago, eta bertako faunaren partaideak dira protagonista guztiak: Barandiaran kafetegian biltzen den idazle taldea –norbaitek hiltzen duen banketxeko arduraduna barne–; haien zerbitzuan aritzeagatik espetxera eramango duten narratzailea; idazle taldeko mutil polit bezain tonto batez zeharo maitemindurik dagoelako beste oro ere hartaz maiteminduta behar duela uste duen epaile zorrotza; haren emaztea, senarraren maiteminaz tutik ez dakiena; Martuteneko espetxean lanean diharduen funtzionarioa; narratzaile sinesgabearen aitor-entzule jesuita; jesuita horrek babestu nahi duen neskatoa... Eusko Jaurlaritzak antolatutako literatur lehiaketako irabazle izan nahi lukete idazle taldeko guztiek –baita aurkeztekoak ez direnek ere–, eta horretarako edozer egiteko prest daude. Idazle gaitasunetik eta irudimenetik gutxi dutenez, beren zerbitzuan duten narratzaileari eskatuko diote laguntza.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa