2007-09-23 -- 2103.zenb
Gorrietan ibili eta gero, landare eta abarretan, ezta uda ere ez dela betirako gogorarazten digun urdina aurkitzen dut egunotan. Ez, noski, garai bateko urdinik, egungoak baizik: berdeak, grisak eta urdinduak galduak dituen urdina, urdindutako urdina. Sasoi honetan maizter nauen itsasertzetik mendi tontorrerako bueltan, bertakoentzat izen zatar hori jartzeko adina itsusia eta berez inguruetako hondartza natural onena den Zumaiamiko Santio hondartzatik Gazume gailur dotorera, topatzen ditudan kardabera, kardentxa eta txarrantxa-belarraren tankerako armikak ditut urdinok.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa