Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Abarrak >
  • Julio Villarri, oinezko bidaiari eta nabigatzaile bakarti horri

2007-09-23 -- 2103.zenb

Julio Villarri, oinezko bidaiari eta nabigatzaile bakarti horri

Mikel Asurmendi

argazkia

Julio Villar
¡Eh, petrel! eta Viaje a pie.
(Editorial Juventud).

Dirudienez, ez naiz kaleratu berri diren liburuen eta musikaren gomendio zale. Iraganaren nostalgiak harrapatuta bizi naiz, nonbait. Ene bizitzan atzera egin dut berriz ere. Gaztarora heldu aurretiko gure mito –lurtar– batekin topo egin dut udaldian. Egia esatera, eskuarki, nahiak eta gogoak badu zerikusia topatze horretan. Duela hogeita hamabost urte gure abenturaren grinan eta desioan Julio Villar Gurrutxaga agertu ohi zen: Mistral bela-ontzian munduaren bira egin zuen abentura zalea, patuak nabigatzaile bihurtu zuen mendizalea. Esaterako, Marlon Brandok berak karelez kanpoko motorra oparitu ziola kontatzen genion elkarri. Hura bai mutila, Julio!

Lankide baten arrastoan iritsi berri naiz Julio ezagutzera. Mendi eta mundu txango gidari segitzen baitu Pirinioetan edota penintsulan gaindi. Lurra du etxe beti ere, itsasoa eta lehorra bat bera izaki berarentzat. Julio ezagutu dut, oinez ezagutu ere. Eta gaztetan mirestu genuen ¡Eh, petrel! liburua berrirakurri dut, baita ezezaguna nuen Viaje a pie ere.

“Mar, estrellas. Estrellas, mar. Mar y sol. Sol y estrellas. Estrellas y julio. Julio y mar y sol. Es mucho lo que tengo. (...) Ese soy yo, el que navega. El que quiere saber” idatzi zuen Ozeano Pazifikoan, 25 urte zituela. Harrezkero –Julioren beraren hitzetan– itsasoko bere bakarraldiek lurra deskubritzera eraman zuten.

“Cuando me preguntan que dónde vivo, no sé qué contestar (...). Por eso casi siempre contesto lo mismo: ‘En Tarragona’. Y así, nadie me mira mal. Cuando me preguntan en qué trabajo...: ‘Marinero. Marinero de la mar’”. Oinez segitzen du Juliok, oinutsik eta banderarik gabe. “Dena garbi ikusi dut, baina baita iluna ere. Ez dezadan ahaztu!” gaztigatzen dio bere buruari: “El hombre libre es hermoso, de él es la vida. La libertad, ni se quita ni se concede (...). A veces intuyo lo que busco... Entonces soy libre”, diosku halaber.

Berrogei urte joan dira Julioren lehen berria izan nuenetik. 65 urte beteko du aurki. “No tengas prisa, Julio. No empieces a correr, que se acabará el camino y no sabrás que hacer”. Hitz hauek ez dira nireak, berak bere buruari idatziak baizik. Alabaina, joan berri den udaldian, Pirinioetan gindoazela, Posets-Maladetako mendikatean, hori bera esateko beharra izan nuen behin baino gehiagotan.

Zerua hain du etxekoa –izarrak alegia– ezen, zerbait aldatuko balitz segidan ohartuko zen Julio. Nik berriz, gaztetan galdu nuen izar bat hauteman dudala sentitu dut. Julioren hitzak paregabeak dira, bidea erakusten dutelako, norberaren bidea, noski. Buda txiki bat antzeman ote dut Juliorengan, agian.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan