Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2103. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Katixa Agirrek irabazi du X. Igartza saria, Etxetik irten gabe ipuin liburuaren proiektuari esker. Bestalde, Irati Jimenezen Ezinen ostatua eleberriak akzesita lortu du. Bi idazleek urtebete izango dute liburuak osatzeko. Agirrek 6.000 euroko beka jaso du eta Jimenezek 3.000 eurokoa.

 

Asier Serrano idazle eta musikari eibartarrak Picassoren zaldia (Elkar) poema liburua plazaratu du. Serranok “amodioaren eta iraultzaren inguruan dagoen hiztegiari buelta bat eman eta desmitifikatzea” bilatu du: “Autokritika egin eta bestearen lekuan jarri behar da. Uste dut hori dela herri honetan falta dena”.

 

 

Ane Gabarain eta Lierni Fresnedo aktoreek Eguneko menua / Menu del día antzezlana estreinatu zuten hilaren 16an. Marilia Samper andaluziarrak idatzi du Francisco Montesek zuzendutako obra hau. Egunerokotasunak sortzen dien frustrazioa ahaztu nahi duten Pepi eta Txeloren papera betetzen dute Gabarainek eta Fresnedok.

 

Dora Salazar artista altsasuarrak Hegalak-korazak erakusketa paratu du Donostiako Okendo kultur etxean. 1995 eta 2005 urteen artean sortutako metalezko eskulturak bildu ditu bertan. Urriaren 30a arte ikusgai izango den erakusketaren harira, Salazarrek Tener alas hitzaldia eskainiko du urriaren 3an; 10ean, berriz, erakusketako obrei buruzko azalpenak emango ditu.

 

 

Maider Lopez artista donostiarrak areto berri bat eta pareta bat sortuko ditu Bilboko Guggenheim museoan, urriaren 7an. AdosAdos du izena Lopezen proiektuak. Herritarren partaidetza ezinbestekoa izango da areto eta pareta berriak sortzeko. Aretoa sortzeko, lagun bakoitzak xafla bat hartuko du buru gainean; airetik ikusita, aretoa osatuko dute. Ondoren pareta altxatuko dute.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia