2007-09-23 -- 2103.zenb
Iker Barandiaran
TRIGGER TRAVIS:: THE ZOO
autoekoizpena
iraupena ::18´41´´
prezioa ::3.50€
Ezagun da Donostia-Trintxerpeko Mogambo aretoak isilpean lan erraldoia egiten diharduela azken 15 urteotan. Denetariko musika taldeak sostengatu ditu, baina onartu beharra dago aspaldi luze honetan hardcore, crust, grindcore eta halako soinu gogorretan espezializatuta dagoela. Iraganean Andoaingo gaztetxean gertatu zen moduan, kontzertu eta bisita kopuru handi horrek eszena propio eta indartsua sortu du Donostialdeko ingurune ez hain ponpoxoan. Horietako talde bat iaz sortutako Trigger Travis da. Ezohikoa bada ere, hardcore bizi eta garratzarekin batera, rock-and-roll estruktura eta melodiak batzen dituzte, eta horren guztiaren gainetik Margaren ahots-txorrota nagusitu egiten da. Ingelesez idatzitako hitzetan erakustera ausartzen ez garen beldurren gainean abesten dute, bakardade sentimenduez.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa