2007-09-23 -- 2103.zenb
Etxea eta bizitza, biak lotuz izendatzen du euskarak gizakiok bizitzeko hartzen dugun lekua. Askotan, ordea, esanahia eta errealitatea ez dira bat etortzen, hutsik dauden etxebizitzetan bizitza gutxi izaten baita. Elkartzen mugimenduaren arabera, Euskal Herrian 255.000 etxebizitza baino gehiago daude hutsik eta ehun mila pertsona inguruk dauka etxebizitza beharra. Etxe hutsak okupatu eta horiei bizitza ematea, ordea, Hego Euskal Herrian delitua da 1996az geroztik. Dena den, horrek ez du okupazio mugimendua apaldu.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa