2007-09-23 -- 2103.zenb
Tlbstko prgrm gstko dzu? Hau da, telebistako programa gustuko duzu, baina lotsa ematen dizu parte hartzeak? Ez kezkatu, orain badaukazu esamesak, potokumeak, eroglifikoak eta saioko beste probak etxera eramateko aukera. Familia eta lagunekin, erakutsi zein den benetako mihiluzea.
Ba al dakizu nola esaten den leloa Ultzaman? Eta zer maite duten Pirritx eta Porrotx pailazoek pila, pila? Bertsotan abilena zu al zara?... Mihiluzea zarela frogatzeko garaia iritsi da, eta etxeko sofatik altxa gabe egin dezakezu: Mihiluze mahai jolasa eskura daukazu dagoeneko.
Hizkuntzarekin berarekin jolastuz dibertitzeko modu bikaina da Mihiluze telebista saioa eta jarraitzaileen fideltasuna handia da; telebistan daraman epean arrakasta lortu du euskal ikusleen artean. Konbinazio bikain hori mahai jolas bihurtzeko asmoz, Argia Jolasak-ek eta EiTBk elkarlanean ateratako lehen jokoa da hau.
Bakarka, bikoteka edo taldeka lehiatu daiteke. Taularen hasieran, Brok kamaleoia dagoen lekuan, partaideek peoi bana jarri beharko dute eta probak gaindituz mihian aurrera egitea izango da helburua. Helmugan jartzeko zakutxoa darama jolasak. Eta zer sartu zakutxoan? 500 euroko billetea, gozoki bat, afari baterako txartela, ilerako goma bat… Edozer gauzak balio du, taldekideek aukeratutako oparia izango da sari nagusia.
500 euroko billetea, gozokia nahiz afarirako txartela lortzeko, lehenengo postuan iritsi behar dugu helmugara. Eta ibilbidean aurrera egiteko, hainbat proba gainditu beharko ditugu; zenbat eta erantzun zuzen gehiago eman, azkarrago egingo dugu bidea, lortutako puntu bakoitzarengatik borobil bat aurreratuko baitugu peoia. Gainditu beharreko probak ezagunak dituzu dagoeneko, telebista saioko berdinak baitira.
Kaxan, minutu bateko iraupena duen hareazko erlojua aurkituko dugu. Erloju horretaz baliatuz, kolore bakoitzari dagokion proba egin beharko dugu. Tribuaren berbak proban, esaterako, gure hiztegia aberastu ahal izango dugu, txontxa, bluia, pintoa edo aletxa bezalako izenak zein definiziorekin lotzen diren asmatuz. Bixkor-bixkor ariketan berriz, azkar asko aritu beharko dugu: Zeintzuk dira erle langileak, arrak ala emeak? Nola deitzen zaio ezpatak erabiltzeko teknika eta kirolari? Jokoan aurrera egiteko horrelako bost galdera asmatu beharko ditugu.
Esamesen atalean, pertsonaia ezkutua asmatzeko sakelako mezuekin dugun trebezia erakutsi behar da: znbt smatzko gai zr? Lauki horian eroriz gero, burua erabili beharko dugu txarteleko irudiak, hizkiak eta elementu desberdinak uztartuz eroglifikoaren esanahia aurkitzeko. Eta bertsoak ere ez dira falta: potorik egin gabe, bertsoa osatu behar da Potokumeak proban, falta diren puntuak asmatuz.
Azkenik, ibilbidearen amaierara iristen den lehen jokalariak Zer da zer? proba gainditu beharko du zakua eskuratzeko. Minutu bateko denboran, zazpi hitzak dagozkien hiru multzotan egoki banatzen dituena izango da txapelduna. Erraldoi, Nobita, Txopinko, Ash, Shizuka, Pikatxo eta Suneo jakingo al zenituzke Doraemon, Pokemon eta Dotakon multzoetan banatzen?
Brok kamaleoiaren tankerako mihia atera eta ekin hizkuntzari ahalik eta zuku gehien ateratzeari. Zakua zurea izango da!
Jokuaren bila nabil baina ez dut inon aurkitzen. Non erosi leike jokua?
Amaia 0000-00-00 00:00:00ta nun erosi leike halako gauza politte???
izaro gomez 2007-10-10 16:34:48non eskuratu dezaket mihiluze jolasa. eskerrik asko!!!
david 2007-12-19 19:21:43Lehenengo argitalpena agortu zen. Berriro ateratzekotan al zarete?
Irune 2008-02-18 17:37:50Mihiluze mahai jolasaren lehen edizioak izan duen arrakasta ikusita, 2008ko udazkenerako aurreikusten dugu bigarren edizioaren merkaturatzea.
ARGIAko argitalpen saila 2008-03-03 12:23:16atera al da mhlz bigarren edizioko mahai jolasa iada?
olatz 2008-10-01 12:56:12Kaixo Olatz, Mihiluze mahai jolasaren bigarren edizioa azaroaren erditik aurrera egongo da salgai. Aurtengo telebista programan dauden froga berriak barneratu ditugu bertan, hau da, Erantzuna emanda eta Seikia. Zuen gustokoa izango dela espero dugu!
ARGIAko argitalpen saila 2008-10-01 13:56:30Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa