2007-09-23 -- 2103.zenb
Sarritan, belarriak zaintzea ahazten zaigu. Haizeak astindutako zuhaitzaren hotsa edo txoritxoen txorrotxio goxoa entzutetik, trafiko eta musikaren zarata bortitza jasatera pasa gara azken hamarkadetan, entzumena kaltetuz. Egoera larrienetan, erremediorik ez duen gorreria sortzera ere iritsi gaitezke. Hilaren 29a Gorren Nazioarteko Eguna dela-eta, gaiaren inguruko iritziak jaso ditugu sindikatuen eta medikuen ahotik.
Zarataz jositako giro batean bizi gara, obrek, industriak nahiz aisialdiko ohiturek sortuak. Zarata horrek guztiak gaizki ohitu ditu gure belarriak eta gure entzumena. Adituek diotenaren arabera, horixe da arazorik larriena, zaratara ohitu garela, alegia. Gizakiaren entzumena naturako soinu lasai nahiz bortitzak entzuteko sortua izan da, haizea, itsasoa eta txorien soinua, trumoi eta animalien orroak, baina ez hiriguneak edota teknologiaren garapenak sortzen duen zurrunbiloa. Ondorioz, zarata kaltegarria eta arriskutsua bihurtzen ari da osasunerako.
Zarata, neurri handi edo txikiagoan, guztioi eragiten digun fenomenoa da; askotan, ordea, ez gara horretaz konturatzen eta normaltzat jotzen ditugu egunero entzuten ditugun trafiko edota makina hotsak. Horren inguruan dugun ezjakintasunaz eta jasan ditzakegun ondorioez mintzatu zaizkigu azpiko bi elkarrizketetan Jesús Algaba otorrinoa eta Jesus Uzkudun sindikalista.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa