2007-09-23 -- 2103.zenb
Karlos Corbella
I
Gero hobean peskizan
heldu, ta bertan bizi zan.
Legez paperak onartu arte
–bazen baina...– ez zen IZAN.
II
Izan-nahia ernetako
Euskal Herri mendetako...
Auzoek hala sinatu arte
–bazen baina...– ez benetako.
III
Genetako hizkuntz-dohai
hemen euskara egina, ai...
“Ondare Unibertsal” egin arte
–bazen baina...– ez bizigai.
IV
Amodio gay zailegi,
gaitzerdi minik balegi...
Eskubide izendatu arte
–bazen baina...– ez zilegi.
V
Haurren hitz zilegi bitxi...
Iritsi nahi du, iritsi,
adin-nagusi bihurtu arte
–bazen baina...– ez iritzi.
VI
Iritzi ta kriterio
emeak boz barez dio...
Boz ozen batek hori esan arte
–bazen baina...– ez serio.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa