Behetik gora begira jarriak

I Gero hobean peskizan heldu, ta bertan bizi zan. Legez paperak onartu arte –bazen baina...– ez zen IZAN.

Maialen Lujanbio

Maialen Lujanbio


0000-00-00
Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio (Karlos Corbella)

II
Izan-nahia ernetako
Euskal Herri mendetako...
Auzoek hala sinatu arte
–bazen baina...– ez benetako.

III
Genetako hizkuntz-dohai
hemen euskara egina, ai...
“Ondare Unibertsal” egin arte
–bazen baina...– ez bizigai.

IV
Amodio gay zailegi,
gaitzerdi minik balegi...
Eskubide izendatu arte
–bazen baina...– ez zilegi.

V
Haurren hitz zilegi bitxi...
Iritsi nahi du, iritsi,
adin-nagusi bihurtu arte
–bazen baina...– ez iritzi.

VI
Iritzi ta kriterio
emeak boz barez dio...
Boz ozen batek hori esan arte
–bazen baina...– ez serio.


Argia.com 2012