2007-09-23 -- 2103.zenb
Natura zaintzeko munduko elkarteak (UICN) argitara eman du 2007ko zerrenda gorria izenekoa, hau da, desagertzeko arriskuan dauden espezieen zerrenda. Berri on bakarra Maurizio irlako Psittacula eques espezieko loroak eman digu, iaz “desagertzeko zorian” baldin bazegoen ere, aurten “arriskuan” mailara igo baita.
Bularreko minbizia da tumorerik usuena munduko emakumeen artean, eta beraz baita Euskal Herrian ere. Detektatzen diren zortzi tumoretatik bat bularrekoa da, eta horrek dakarren intzidentzia-tasa oso altua da –70 kasu berri 100.000 biztanleko, atera hortik kontuak–. Hala ere, tratamenduan izandako aurrerapausoei esker bularreko minbiziaren heriotza-tasa gutxituz joan da pixkanaka, eta azken urteotan %1,4 jaitsi da ia urtero.
Gorrietan ibili eta gero, landare eta abarretan, ezta uda ere ez dela betirako gogorarazten digun urdina aurkitzen dut egunotan. Ez, noski, garai bateko urdinik, egungoak baizik: berdeak, grisak eta urdinduak galduak dituen urdina, urdindutako urdina. Sasoi honetan maizter nauen itsasertzetik mendi tontorrerako bueltan, bertakoentzat izen zatar hori jartzeko adina itsusia eta berez inguruetako hondartza natural onena den Zumaiamiko Santio hondartzatik Gazume gailur dotorera, topatzen ditudan kardabera, kardentxa eta txarrantxa-belarraren tankerako armikak ditut urdinok.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1