2007-09-23 -- 2103.zenb
Urruti eta ia ahaztuta dauzkagun maiatzeko hauteskundeek joko-zelai politiko berririk utzi al digute arabarroi? Ate berririk ireki ote diete euskaltasunari eta abertzaletasunari? Eman diezaiogun gaiari errepaso bat.
Biltzar Nagusietako eserlekuei erreparatuta, ezin da esan aldaketa handirik gertatu denik; izan ere PPk eta PSE-EEk, 2007an, 29 batzarkide lortu dituzte eta indar horiek gehi Unidad Alavesak –orain desagertuta– beste horrenbeste atera zuten 2003an ere. Bestalde, Euskal Herriari izaera propioa eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea onartzen dizkioten gainontzeko indarrek 22 eserleku izan dituzte guztira, 2007an, hau da, 2003an bezain beste. Hortaz, indar korrelazio orokor horietan aldaketa nabarmenik ez.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1