2007-09-23 -- 2103.zenb
India, 1857ko otsailaren 26a. Zipaio talde batek, Bengalako 19. infanteria erregimentuak, uko egin zion munizio berria erabiltzeari. Lehen aldiz iritsi ziren Indiara Lee-Enfield rifle berriak. Rifle horientzako kartutxoek mintz koipetsu bat zuten, soldaduek hortzekin kendu beharrekoa. Zurrumurruek zioten mintz horrek txerrietan edo behietan zuela jatorria eta, beraz, berau ahoarekin erabiltzea larria zen soldadu hinduentzat zein musulmanentzat. Erregimentuko koronel ingelesa irtenbide baketsua topatzen saiatu zen.
Atapuercako aztarnategiko indusketa-kanpaina amaitu da berriki. Uda honetako uzta oparoa izan da: 1,2 milioi urteko hagina aurkitu dute, hau da, Homo antecesor delakoaren arrasto berriak. Eta kanpaina amaitzear zela duela 500.000 urte hildako emakume gazte baten garezurra ere topatu zuten. Horrek esan nahi du aztarnategiak oraindik zeresan handia eman dezakeela lehen hominidoen inguruan. Horregatik Gaztela-Leongo Juntak eta Atapuercako indusketen zuzendariek akordioa sinatu dute 2008ko kanpaina bi hilabetera luzatzeko.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1