Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2103. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Ramon Bareak Deian: "Antzerkia eta dantzarekin, arte eszenikoekin, epe luzerako plana falta zen (Euskal Herrian). Ez zuten interesik pizten, ez zen beharrezkotzat ikusi, ez zen gure profesionalengan sinetsi eta orain ahulezia handiak dauzkagu sektorean eta, batez ere, profesionalen hutsune izugarria dugu sortze eta erabakitzeko guneetan. Kultura funtzionarizatu egin da".

 

Ramon Agirrek Nabarran: "Zinemaldiaren baitan, azken urteotan Euskal Zinemaren eguna egin izan da. Ospakizun nahiko xelebrea, zer ospatzen dugun eta zer hori ospatzeko modukoa ote den ez baitago oso argi (...) Saio polit batzuk egin ziren 80ko hamarkadan gure literatura zinemaratzeko, baina gu oso abilak gara bide berri bat ireki orduko ixten (...) Etiketekin, globo handiak egiten dituzte batzuek. 800 balas euskal zinema bada, Aupa Etxebestek beste zerbait behar du izan. Hemen, hemengo zuzendari batzuek cine español egiteko eskubidea dute eta halaxe egiten dute".

 

Hasier Etxeberriak Gaztelumendi.org blogean: "Egiten dudan gehienaren bilduma izateko ere sortua da bloga, desordenatua bainaiz paperekin. Hortxe ditut neure artxiborik gehienak, sarean, munduko edozein ordenadoretik neure eskura: artikuluak, gogoetak, iritziak, liburu osoak, proiektu hasi berriak… edonongo bazterretan ekin diezaioket lanari, hala erabakiz gero".

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia